MUSIKA

Kutxa Kultur Festibal jaialdia aurkeztuko du Belakok

Irailaren 6an eta 7an Kutxa Kultur Festibal jaialdia izango da Donostiako Igeldo Jolas Parkean. Crystal Fighters, Dinosaur Jr., Crocodiles, Audience eta Belako taldeek parte hartuko dute, besteak beste. Azken horiek, gainera, ostiralean, ekainak 21, Gipuzkoako hiriburuko Le Bukowski tabernan egingo den jaialdiaren aurkezpen ekitaldian joko dute.

Laukote bizkaitarrak Eurie izenburuko lan berria aurkeztuko du. Taldearen musikak Ingalaterran 80ko hamarkadaren hasieran sortu ziren post-punk talde dantzagarrietatik edaten du, esaterako, New Order, bai eta egungo pop-rock independenteko ordezkarietatik ere. “Joy Division, Sonic Youth, Radiohead, Cristal Castles… bezalako musika taldeak gustukoak ditugu; hala ere, entzun, beste asko eta asko, folk-etik minimalera, musika zaletuak garen heinean, denetik irensten dugu. Musika elektronikoan ematen diren pausu eta nobedadeak ere jarraitzen ditugu. Tokatzen zaiguna dela uste dugu”, esan ziguten 2012an nontzeberrin egin genien elkarrizketan.

Diskoa iragan abuztua eta aurtengo urtarrila bitartean grabatu dute Gaua estudioetan. Aitor Abio teknikariak grabatu eta ekoiztu du eta J. Asier Zubelzuk masterizatu. “Oraindik nahiko gazteak gara, eta ikasten hari garenez, astiro joateko ustea dugu, egia esan ez dugu gehiegi pentsatu nahi horretan. Gure hurrengo urratsa diskoa grabatzea dela badakigu eta aritu gara bai horretan, Gaua estudioetan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button