BESTELAKOAK

“Zuzeneko istanteak” musika argazkien erakusketa, Bilbon

Gaur, urtarrilak 28, Zuzeneko istanteak musika argazkien erakusketa inauguratuko dute Bilboko La Bolsa eraikinean. Horretararako, 19:00tan irekiera ekitaldia egingo dute Kalderapeko tabernan. Erakusketa hainbat herritatik igaroko da Korrika Kulturalaren baitan. Bilbon, ostegunera arte, urtarrilak 31, egongo da ikusgai.

Erakusketan kontzertuz kontzertu ibiltzen diren 20 euskal argazkilariren 60 irudi ikus daitezke, tartean J.A. Areta Goñi Juxe, Josu Txintxurreta, Saioa Cabañas Gauilunak, Garbiñe Irizar eta Iñigo Serrano argazkilarienak. Irudiok 2011 eta 2012 urteetan zuzeneko emanaldietan eginak dira. Musika estiloei dagokienez, berriz, denetarik ikus daiteke: Rocka, heavya, ska, reegaea, hardcorea, edota folka.

Honatx erakusketaren gainerako datak eta lekuak: otsailaren 4an, Arrasateko Kultura aretoan; 10ean, Iruñeko Hegan & dreams gunean; eta 18an, Gasteizko MonteHermoso kulturgunean.

Martxoan, halaber, beste hiru herritan izango da erakusketa: 4an, Getxoko Villamonte Kulturetxean; 11n, Errenteriako Xenpelar Kulturetxean, eta 18an, Baionako Kalostrape Ostatuan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button