ARTEA

Jose Ignacio Ameliviaren margolanak ikusgai Iruñean

Iruñeko San Anton galerian Jose Ignacio Amelivia pintorearen azken lanak daude ikusgai. Ameliviaren pintura nortasun handikoa da: teknika oso zaindua erabiltzen du, marrazki trinkoa, pintzelada soltea eta inpresionista, eta argia eta atmosferak tratatzeko gaitasun handia dauka. Erakusketa apirilaren 3ra arte dago zabalik.

Bere obran sarritan agertzen dira espazio natural zabalak, non urak presentzia handia duen. Erakusketa honetan, baina, paisai urbanoak ere gehitu ditu. Halere, hiri gune hauetan ez da hirietako mugimendurik ezta asaldurarik agertzen ere; aurretik aipaturiko espazio natural horien luzapena dira hiri gune horiek.

Ameliviaren ezaugarri diren ehundura kromatikoak ikus daitezke obra hauetan, baita lausodurak edo garbiketa handiak koadroen konposizioetan arintasun handiagoa islatzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button