MUSIKA

Bob Marley-ren urtebetetzea ospatuko dute Gasteizen

Larunbatean, Gasteizeko Jimmy Jazz aretoan, Bob Marley reggae musikari mitikoaren urtebetetzea ospatuko dute. BOB MARLEY Birthday Fest ospakizunaren hirugarren edizioa izango da aurtengoa.

Horretarako, hainbat artista bilduko dira Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, 20:00etatik aurrera: Marina P, Tosco, Revolutionary Brothers, Lyrikan Style & Dj Funi eta Aiala.

Marina P Toskanan jaio zen eta bere erro musikalak jazz doinuetan eta antzerkietan garatu ditu. Proiektu ezberdinetan murgilduta izanik, Europan emakumezko abeslarien artean erreferentzia nagusia da bere ahots bikainari esker.

Tosco, berriz, madrildarra da, eta reggae eta dancehall erritmoak nahasten ditu bete jarioan. Estatuko reggae eszenako artista garrantzitsuenetarikoa da.

Revolutionary Brothers, bestalde, Donostiako bi anaia ipurterre dira. Euskal Herriko reggae eta hip-hop eszenan musikari aski ezagunak dira, eta makina bat ekitaldi antolatzen dituzte.

Show More

Related Articles

Back to top button