BESTELAKOAK

“Txokolatea eta Bizkotxoak”, musikaz blai

Bilboko Modesto tabernan egiten den Txokolatea eta Bizkotxoak proiektuaren denboraldiko azken ekitaldia izango da biharkoa, uztailak 2. Saio hori, gainera, musikala izango da:“Kontzertua neurri txikian eskaintzeko asmotan datoz emakume eta gizon bana. Ane Arruti da emakumea baina ezagunagoa da Arrutiko Intxaurrak bezala. Jon Basaguren da gizona, ezagunagoa Izaki Gardena bezala”. Emanaldia 19:30ean hasiko da.

Estreinako denboraldian ondokoek parte hartu dute: Harkaitz Canorekin, Hedoi Etxarte, Igor de Quadra, Ixiar Garcia Urbieta, Irati Jimenez, Mikel Elortza, eta azkenik, Ane Arruti eta Jon Basaguren.

Goizalde Landabaso kazetaria da proiektuaren arduradunetariko bat. Bere esanetan, denboraldi “atsegina” izan da, eta datorren urrian bigarren denboraldiarekin hasteko asmoa daukate: “Jende asko batu zaigu, eta esan genezake hau dena sortzera bultzatu gintuzten asmoak bete direla. Espazio berriak zabaldu nahi genizkion sorkuntzari, kalea eta eguneroko tokiak aldarrikatu nahi genituen, eta bide batez, Zazpi Kaleetan sasoi batean izan zen kultur mugimendua suspertu. Suspertze hau ez da gurea bakarrik, izan ere, badira zenbait taberna eta espazio apurka-apurka lanean ari garenak. Oraindik sinesten dugulako: kulturak esparru guztiak hartu behar dituela, itsasgora egin behar dugula, eta txoko bazterrenekoari ere kultura aukera zabaldu”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button