ARTEA

“Estekak”, emakume artisten lana ikusarazteko proiektua

BilbaoAurrera planaren bitartez Bilboko Udalak, Tu & Yo Producciones, Azaroa Films eta Puntocom Audiovisual enpresekin batera, Estekak proiektua sustatu du.

Azaroaren 26tik abenduaren 10era, Estekak proiektuak 10 emakume sortzailek egindako lana ikusarazi nahi du. Erakusketa Bilbo, Gasteiz, Leioa eta Getxoko hiri-pantaila mugikorretan ikusi ahal izango da.
Proiektuan Nere Falagan, Paula Olaz, Maitane Sarralde, Cristina Artola, Minima, Laura Sam, Janire Orduna, Ane Zapirain, Rut Birones eta Raquel Dura artistek hartuko dute parte, guztiak dira konpositoreak, errealizadoreak, diseinatzaile grafikoak, ilustratzaileak, poetak, raperoak, idazleak, argazkilariak, koreografoak, dantzariak eta pintoreak.

Sortzaile horien arte-diziplinatako obrak Bizkaiko hiriburuko hainbat pantaila mugikorretan ikusi ahal izango dira, hala nola, Metro Bilbaoren geltokietan, San Mamesen, Moyua plazan, Kale Nagusian, Guggenheim Bilbao Museoaren ingurukoetan, Euskalduna Jauregian…,

BilbaoAurrera planak COVID-19aren osasun-krisiak bertoko pertsonengan eta enpresetan izandako ondorioak arintzeko, suspertzeko eta berrindartzeko helburua du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button