MUSIKA

La Baldosa Flotanteren emanaldia Gasteizen bihar

La Baldosa Flotante kantautorea "amniotikoa" da, eta bihar bere hirugarren lana aurkeztuko du Gasteizko Parral tabernan. Artista "aldakorra" ere bada. Esaterako, antzerkigintzan aritu da oholtzako musikari gisa 2006an eratu zuen labandaalberete taldearekin.

Musikariak, gainera, makina bat instrumentu jotzen du. Hala, 2008 urtean Indian izan zen sitarra eta kantu klasiko ikasten. Gaur egun ahotsaren aukeretan ikertzen jarraitzen du.

Biharko emanaldia askotarikoa izango da, hala nola, swing, bossa, flamenko, Indiako musika eta rock doinuak entzungo dira.

Parralek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button