MUSIKA

Espanto eta Felt taldeak Kafea eta Galletak ekimenean

Espanto Teresa eta Luis dira. Logroñotik datoz eta pop xumea egiten dute, dotorea. Ez dute baliabide askorik behar kanta biribilak egiteko. Euren talde kutunen artean honako hauk daude: Magnetic Fields, TV Personalities, Galaxie 500, eta abar. Izan ere, hiruren bertsioak egiten dituzte. Birra y perdiz zigilu txikiarekin plazaratzen dituzte euren diskoak.

Felt berriz, Lawrence Hayward-en proiektua izan zen. 80ko hamarkadako pop talde handietako bat. Televisionen zale obsesiboa omen zen Lawrence, eta pop minimalistako harribitxiak sortu zituen. Poem of the river lana entzungo da larunbaten Kafea eta Galletak arratsaldean, Mayo Thompsonek ekoitzitako 26 minutuko diskoa, hain zuzen.

Kafea eta Galletakek bidalita

Show More

Related Articles

Back to top button