
Azkuna Zentroak …behin-behineko modu bat toki batean kokatzeko, behintzat erakusketa aurkeztu du. Proposamen artistiko hau Azkuna Zentroaren (Bilbo), Tabakaleraren (Donostia), Artiumen eta Montehermosoren (Vitoria-Gasteiz) lankidetzaz komisario berrien prestakuntza bultzatzen duen Komisario Berriak programaren emaitza da.
Hiri horietan kuratore-praktikei buruzko bilerak izan dira, eta horri amaiera emateko, erakusketa hori antolatu da. Bi lekutan eta bi unetan burutuko da: abendutik urtarrilera, Bilboko Azkuna Zentroan, eta 2017ko urtarriletik otsailera, Montehermoson.
Komisario Berriak programako parte-hartzaileak Valerio Del Baglivo, Ángel Calvo Ulloa, Irati Irulegi, Laura Diez, Leyre Goikoetxea, Natasha Kadin, Pilar Cruz, Iker Fidalgo, Sonia Fernández Pan eta Juan Luis Toboso izan dira.
Horren harira, Gabinete Sycorax izeneko mintzaldiak egingo du gaur Maria Ptqk. Gabinete Sycoraxek zalantzan jartzen du “museoak ezagutza hegemonikoaren espazio gisa duen rola, eta, adierazpenerako beste tokien zilegitasuna eta inguru naturalera (edo postnaturalera) hurbiltzeko beharra aldarrikatzen du”.
Larunbatean, desagertzeko prozesuan dauden Bilboko baratze natural eta anarkikoetan zehar ibilaldia proposatu du Eriz Morenok.
Erakusketaren gaineko xehetasunak hemen dituzue.