ESZENA

Arriaga Antzokiak “Giltzadun etxea” lanaren estreinaldia jasoko du gaur

Tanttaka konpainiaren Giltzadun etxea ekoizpen berria, Fernando Bernuesek zuzendu du. Bertan Ainhoa Aierbe, Vito Rogado eta Mireia Gabilondo dira protagonistak. Ainara LeGardon musikariak egin du zuzeneko soinu bandak eta Maialen Sarasuak eszena janzten duten irudi ederrak.

Gaur berton estreinatuko da euskaraz Giltzadun etxea, 20:00etan, eta La casa de la llave, gaztelaniaz, asteazkenean, azaroaren 1ean, ordu berean.

Arriaga Antzokiaren arabera, “Egunerokotasuna islatzen duten momentuen bitartez, indarkeriaren biktima diren emakumeentzako bi egoitzatako (Larrialdi Egoeretarako etxe bat eta Abegi etxe bat) bizitza biluztuko digute. Poema bilduma errukigabe honen egile den Mada Alderetek zazpi urtez egin zuen lan horrelako etxe batean hezitzaile gisa”.
Egileak berak dioen bezala, “egia penagarri honetan gezur bakarra, tamalez, erabilitako izen bereziak izango dira”.

Gaur berton, euskarazko emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago (19:30etatik aurrera), antzezlana mintzagai izango duen solasaldia eskainiko du Zenbat Gara Elkarteko Xabier Monasteriok. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button