ARTEA

Eskulturak eta ikus-entzunezko lanak ikusgai Montehermoson

Implejidades izenburu bitxiarekin, obra bilakatzea xede duten hainbat saiakera artistiko aurkezten dira. Obra bilakatzea ikusleengan sortzea lortzen duen gogo eta sintoniaren mende egongo da azkenean. Eskultorearen sentikortasunetik datoz, edo gauza bera dena, materialtasunaren eta gorputzaren garrantzi menderaezina ikusten duen norbaitengandik. Materialtasun hori da hain zuzen, halabeharrez egituratua, gai moduan eskaintzen dena, subjektibotasun garaikideari buruzko hausnarketan.

Juan Luis Moraza artistak Vigoko Arte Ederretako fakultatean klaseak ere ematen ditu. Hainbat nazioarteko museo eta kulturune ospetsutan izan ditu erakusketak, besteak beste Madrilgo MNCARS-en edo New Yorkeko Sculpture Center-en. Gainera, Ljubljana eta São Pauloko bienaletan parte hartu du.

Stowaways Bidaiari ezkutuak arte garaikidean, 2000-2009 PASAHITZAK 8 izeneko erakusketari dagokionez, bertan Uli Aigner, Andrea Bowers, Patty Chang, Annette Hollywood, Katarzyna Kozyra, Christina Lammer, Karl Leitgeb eta Sands Murray-Wassink artisten bideo-lanak biltzen dira. Montehermosoko erakusketa Elke Krystufek-ek komisariatu du.

Deserosoa denari, ezkutatzen denari, modaz pasatakoari eta heldu beharreko sofistikatuari buruz hitz egiten du Stowaways lanak. Bideo hauek pentsatu nahi ez dugun horri buruzkoak dira edo pentsatu bai, baina hala egin nahi ez dugun horri buruzkoak, edo pentsatzen dugunari buruz, baina zuek oraindik hausnartu ez duzuen horri buruzkoak. Ezintasuna gaitasun bihurtzea azalpenaren bidez. Bill Viola eskuzko kamerarekin.

Stowaways obrak desordena artean lantzen du, baita huts egindako irudiaren zintzotasuna edo nahiaren atzean falta diren loturak edo nahi izandako gainazal distiratsuagoa ere. Arte-erakusketara joatean ikusi ezin daitekeenaren aztarna azaltzeko balio duen luzapena da Stowaways. Ona edo txarra izan daiteke. Ona edo txarra. Arte ona edo txarra. Azken judizioko eguna.

Montehermosok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button