ARTEA

Ruben Fuentes Zen pinturaz arituko da Arteko tailerrean

Zen filosofiaren esentzia, adimena eta gorputza hemen eta orainaren ekitean harmonizatzen den une bakoitzeko kontzientzia da. Zen monjeek antzinatik praktikatutako Sumi-e izeneko tinta-pinturaren tradizio txinatar eta japoniarraren bitartez, esku-lana eta espiritualitatea lotu egiten dira era harmoniko batez.

Tailer honen helburua, norbanakoaren zein gure inguruaren erabateko ikuskera baten bitartez, mundu garaikide higitsuaren estresa leunduz eta gure ongizate osorako laguntza emanez, bizimodu osasuntsu bat izateko ezaguerak eskaintzea da.
Ikasleek, Sumi-e pintura egiterakoan, barne isiltasun zein eztitasun egoera bat bizi ez ezik, artelan ederrak sortu ere ahal izango dituzte.

Horretarako, Lau Zaldun Ohoretsuak diren banbua, urrelilia, aranondo loretsua eta basa-orkidearen ikasketa hasiberrientzako, eta iada aurretiko ariketa hauek eginda dituztenentzat, mendi zein ur paisaiatan lan zuzena proposatzen du Ruben Fuentesek.

Tailerrok abuztuaren lehen hamabostaldian egingo dira. Ikastaroa intentsibo bat abuztuaren 7 eta 8an eta beste bat, bost egunekoa 9tik 13ra bitartean. Informazioa telefono honetan duzue: 605706391.

Arteko Tailerrak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button