ARTEA

"Escenarios" izeneko seriea paratu du Photo Gallery aretoan Carmela Garcia artistak

Carmela Garcia artistak erakutsiko dituen lan hauetan argazki bereziak topatuko dituzue. Emakume talde garrantzizko baten leku arruntak izan zitezkeen baina, era berean oso bereziak dira, leku hauek bisitatu dituzten emakumeak ez baitira arruntak, izan ere, emazteki guztiak sortzaileak dira modu batean edo bestean (Gertrude Stein, Djuna Barnes, Eileen Gray, Colette, Janet Flanner, Chana Orloff…).

Eraikinen kanpoaldeak, gela pribatuak, lanerako tailerrak,… emakumeok zuten energia kanalizatzeko behar zituzten lurraldeak eta espazioak. Bizimodua eta eszena artistiko bat garatu ziren tokiak, eta hauekin batera askeak izateko borondate garbia.

Carmela Garciak leku sinboliko hauen arakatze bat egiten du, publikotasun eta pribatasunaren artean, existentzia efimeroaren urratsak bilatuz.
Irudi guztietan, hala ere, ausentziak nabarmentzen dira, iragan bati loturik baitaude, aspaldian oholtzaraturiko obra betiko amaiturik balego lez.

Photo Galleryk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button