ARTEA

“Ertibil” erakusketaren 40. edizioa, Arrigorriagan

Bilboko Rekalde Aretotik abiatu zen Ertibil erakusketa ibiltariak geraleku hartu du Arrigorriagan, eta bertan izango da ikusgai azaroaren 27ra arte. Horren ostean, Santurtzin eta Balmasedan izango da.

Aurtengo edizioan 70 sortzailek parte hartu dute, eta horien artean, erakusketa osatzen duten hemezortzi obra hautatu dira. Ertibil erakusketaren lehen saria Alazne Zubizarretarentzat izan da, Clotted Cream lanarengatik; bigarren saria, Lucia Pedregalentzat, Lucinismo. Serie I lanagatik; eta azkenik, Mar de Diosek hirugarren saria jaso du Tres Satori zeramika lanari esker. Erakusketa osatuko duten beste artistak, honako hauek dira: Xabier Achurra, Izaskun Araluzea Itza, M. Benito Píriz, Lide Mikele Billelabeitia, Leo Burge, Ane Diez de Ulzurrun Rey, Iratxe Esteve Cuesta, Raquel F. Couto, Maider Gonzalo Salceda, Paula Huarte Cosin, Beñat Krolem, Mireya Moral Alzaga, Mikel Serna Bermejo, Amaya Suberviola eta Diego Vivanco.

Epaimahaia Iñigo Varona, Ertibil 2021 irabazi zuen artistak, Naia del Castillo artista eta EHUko Arte Ederretako irakasleak, Jaime Cuenca filosofo eta arte-kritikariak, eta Miriam Alzuri Milanés Bilboko Arte Ederren Museoko kontserbatzailea eta erakusketaren harira argitaratutako liburuko testuen egileak osatu dute.

Diogun moduan, Arrigorriagako Euskaldunberri Erakusketa Aretoan ikusgai egongo da arazoaren 27ra arte, eta gero, Santurtziko Torre Jauregian izango da, azaroaren 28tik abenduaren 18ra arte. Azkenik, Balmasedako Horcasitas jauregira iritsiko da abenduaren 19tik 2023ko urtarrilaren 8ra.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button