
Ertibil Bizkaia aurtengo deialdiaren artista irabazleak Jon Ander García, Maider Aldasoro Diaz eta Ibai Madariaga Sagastizabal & Miel Oyarzabal izan dira, eta orain arte, Bilboko Rekalde aretoan jarri dute erakusketa ibiltaria beren obrak ikusteko. Bada, erakusketaz gozatzeko azken egunak dituzue hauek. Gero, Getxo, Sestao, Balmaseda eta Barakaldo herriak bisitatuko ditu.
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Ertibil Bizkaia Ikusizko Arteen Erakusketa Ibiltariak Bizkaian lan egin eta bizi diren 18 sortzaile berrien lanak erakutsiko ditu. Saritutako artistekin batera honako hauek daude: Imanol Abad Martínez & Imanol Expósito Delgado, Daniel Alegrete, Izaskun Araluzea Itza, Alejandro González Osés, Julene Gregorio Uriarte, Leire Lacunza Miranda, Ibon Landa Amutxategi, Idoia Leache Olagüe, Claudia Rebeca Lorenzo, Julen Martin Zaballa, Lugha Mathews Bouchard, Estela Miguel, Javier Ozcoidi, Ander Sagastiberri Fernández eta Amaia Santamaria Andres.
1983tik Ertibilen helburua Bizkaian sormen-lana egiten duten artista berriei laguntzea eta horien obrak sustatzea da.
Diogun moduan, erakusketa Bilboko Rekalde Aretoan dago ikusgai irailaren 17ra arte. Ondoren Getxon izango da ikusgai Punta Begoñako galerietan, urriaren 16tik azaroaren 5era. Geroago, erakusketa Sestaoko erakusketa aretoak hartuko du, azaroaren 6tik 17ra, eta ondoren Balmasedako Horcasitas Jauregira lekualdatuko da, azaroaren 20tik abenduaren 17ra. Azkenik, Ertibil Bizkaia 2023 Barakaldon amaituko da, udal erakusketa aretoan, abenduaren 18tik 2024ko urtarrilaren 5era.