
Uztailaren 19tik abuztuaren 11ra bitartean, Durangoko Arte eta Historia Museoan Ertibil Bizkaia ikus-arteen erakusketa zabalik egongo da. Programa horren bidez Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaian lan egiten duten talentu sortzaile berriak agertzea sustatu eta bultzatu nahi du, eta, era berean, aukeratutako artisten lanak zabaltzea eta horiei balioa ematea.
Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Sailak Ertibil Bizkaiaren 34. edizioa abiatu du aurten. Bilbotik eta Sestaotik pasatu ostean, Durangora etorri da, eta gero, Lekeitio, Santurtzi, Gernika, Arrigorriaga, Derio, Ermua, Igorre eta Elorrion egongo da.
Hiru artista, Amaia Gracia Azqueta, Irantzu Yaldebere eta Helena Goñi suertatu dira aurtengo edizioaren irabazle, baina 109 artista izan dira parte hartu dutenak. Horietatik guztietatik, Daniel Castillejo Alonso, Zuhar Iruretagoiena Labeaga, Abigail Lazcoz Sáez eta Ane Rodríguez Armendarizek osatu duten epaimahaiak 20 piezak hautatu ditu Ertibil erakusketa ibiltariaren XXXIV. ediziorako.
Aipaturiko hiru sarituen lanez gain, honako artistek ere parte harto dute aurtengo Ertibilen: Carlos Alza, Nora Aurrekoetxea & Laura Ruiz, Leonardo Burge Badiola, Urtzi Canto, Marion Cruza Le Bihan, Arantxa Escondrillas, , Iñigo Garatu, Eduardo Hurtado, Miriam Isasi, Jone Loizaga, Uxue Lopez Iruretagoyena, Gemma Martin, Edurne Martinez, Estela Miguel, Damaris Pan, Karla Tobar Abarca eta Diego Vivanco.