MUSIKA

Deaffest jaialdia larunbatean Durangon

Panda Artist-ek eta Plateruenak antolatuta, urriaren 19an musikaz gozatzeko aukera paregabea egongo da Durangon ospatuko den Deaffest jaialdian. Kontzertuak etenik gabe eta aldi berean egingo dira, horretarako prestatutako bi guneetan: Landako alde batetik eta Plateruena bestetik. 25 artista, 8 orduko musika saioa inongo etenik gabe, bi gune ezberdinetan banatuta. Programa potentea!

Bi gune hauetan honako taldeak arituko dira: Landakon, Juantxo Skalari & La Rude Band, Berri Txarrak, Non Servium, Willis Drummond, Porco Bravo, Crisix, On, Moksha, Seals; eta Plateruenan Nao, Glaukoma, Mentenguerra, Indarrap, Kokein, Cohen, Herri Oihua, Subestimados, Krome, Sr. Mit.

Ikusten denez, musika estilo anitzak entzun ahalko dira batean zein bestean baina rocka, metala edota punka nagusituko dira, eta dena zuzenean, horixe baita Deaffest-en filosofia, zuzeneko musika eskaintzea.

Jaialdian parte hartuko duen Mentenguerra rap artistaren letra honek ondo laburbiltzen du aipatzen ari garena: “Hitzak baino, nahiago jarrera, badakizu zertaz ari naizen… Egin ezazu behar duzuna, horrek infernura eraman zaitzakeen arren… Aldarri egin behar  denean isiltzeak koldar huts bilakatzen gaitu… maitasunagatik? Maitasunagatik ez dago alferrikako esfortzurik… atzera zoazenaren sentsazioa, munduak aurrera darraien bitartean… faltan botatzen zaitut, entzun, horregatik jarraitzen dut dantzan…”

Show More

Related Articles

Back to top button