MUSIKA

Errobiko Festibala, askotariko sorkuntzen habia

Ostegunetik igandera bitarte Errobiko festibala egingo da, Itsasun. Hala, lau egunez, Lapurdiko herriak mota guzietako sorkuntzak eta topaketa artistikoak biziko ditu. Aurten, ekimenaren 22. edizioa izango da.

Egunotan ikusi ahalko diren artistetako batzuk hauexek dira: Benjamin Sauzerauren gitarra; Dafné Kritharas & Paul Barreyre bikotearen kantu eta musika; Bulgariako, Turkiako eta Mazedoniako ohizko musikak arraberritzen dituen Johnny Makam; Clay bikotearen dantza; Maddi Oihenart eta Sokahots Orkestra; Red Cloud saxo-jotzailea; André Minvielle musikariaren ikuskizuna; Maliko BKOren musika afrikarra; Le Bal De Marie Galante egitasmoaren proposamen tropikala, Antilletako musikak erakutsiz: calypsoa…; Ibilaldi Poetikoa

Noiz, non eta zer jakiteko, festibalaren egitarau osoa hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button