LITERATURA

“Erretzaile damutuen konpainia”, Aingeru Epalzaren azken lana

Aingeru Epalza iruindarrak bere azken lana kaleratu du Elkar Argitaletxearen eskutik.15 ataletan banatuta, osagai eta kolore ugariz zipriztindu duen nobela beltza dakar oraingoan Epalzak.

Deskalabru batetik bestera dabilen pertsonaia baten inguruko komedia garratz zein erotikoa da, jendarte nahasi baten erretratu zorrotz bezain ñabarra. Baina batez ere, hainbat heriotza ekarriko dituen gertakari-kate baten ikerketa, nobela beltz petoa.

“Hirurogei urteko talaiara iristen ari da Edu Saragueta kazetari irundarra, ez lanik, ez dirurik, ez osasun onik, ez bikote-lagunik gabe. Horiek guztiak lortzeko eta bere bizitza aldrebestua zuzentzeko ahaleginak egingo ditu gizonak, eta bilaketa horretan hamaika xelebrekeria biziko ditu, baita hainbat lagun bitxi ezagutuko ere”.

Epalzak kazetari eta itzultzaile lanak egin baditu ere, literaturan ere ekarpen ederrak egin ditu. Esaterako, Sasiak ere begiak baditik (1986, Elkar), Ur uherrak (1991, Pamiela), Tigre ehizan (1996, Elkar), Rock’n’roll (2000, EEF – Elkar), Mailuaren odola (2006, Elkar), Izan bainintzen Nafarroako errege (2009, Elkar) edota Gure Jerusalem galdua (2013, Elkar). Narratibatik ere eman du, esaterako, Garretatik erauzitakoak (1989, Elkar), Lasto sua (2005, Alberdania) edota Mendi-joak (2017, Elkar) ipuin-bildumak eta haurrentzako kontakizunak ere.

“Erretzaile damutuen konpainia” dagoeneko eskuragai dago liburu dendetan. Informazio gehiago aurkitu dezakezue Elkar argitaletxearen web atarian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button