
Zinema Euskaraz programa gero eta eskaintza gehiago ari da sortzen haurrentzat euskaraz, eta adibidez, Sari nagusia: ziztu bizian filma bihar iritsiko da EAEko zinema-aretoetara. Publiko orokorrari zuzendutako film alemaniarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango dute gazteenek. Zineuskadik sustatuta, aurten euskaratuta pantailaratuko den zortzigarren lana da.
Pieza zinematografikoaren sinopsia hauxe da: Eddak auto lasterkarien pilotu bihurtzea du amets. Ustekabean, bere ametsa egia bihurtzen da: gainbeheran zegoen jolas-parkea lasterketa-zirkuitu bihurtzen da! Bere idoloarekin, Ed pilotuarekin batera, Europako Sari Nagusia izango dute erronka, eta lasterketaren aurkako sabotaje-plan bat aurkituko dute. Lortuko al dute lehiaketa salbatzea eta jolas-parkea ixtea saihestea?
Filma hurrengo zinema-aretoetan proiektatuko da: Florida Zinemak (Gasteiz), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Golem Alhondiga (Bilbo), Golem La Morea (Iruña), SADE Cines (Donostia) eta Niessen (Errenteria).
Datozen hilabeteetan, beste film batzuk ere izango dira ikusgai Zinema Euskaraz programaren barruan: Sablehortz kapitaina eta Greleko Kondesa (iraila), Supercharlie (urria) eta El tigre perdido (azaroa).
Zinema Euskaraz programaren helburua euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzea da, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak babestuta, haur zein gazteei zuzendutako filmak bikoiztuz eta zinemagintzan euskararen hedapena bultzatuz.