MUSIKA

Erresistentzia kantuak

Amorante (Iban Urizar) musikariak Zinebi jaialdiaren barruan La Marsellesa de los borrachos dokumentalaren emanaldi berezian erresistentzia kantuak interpretatuko ditu azaroaren 10ean, 19:00etan, Bilboko BBK Aretoan.

Pablo Gil Rituerto zuzendariaren lana da La Marsellesa de los borrachos dokumentala, eta musika berezia jartzeko Amorantek kontzertu  berezia eskainiko du, zintaren soinu-bandaren zati bat eta bere kantutegiko beste pieza batzuk interpretatuz.
“Proposamen performatiko honek memoria eta soinu-artxiboak biltzen ditu, iraganeko zauriak irekita dauden lurralde baten geografia emozional eta politikoa osatuz”.

Filmak honako hau kontatzen du: 1961eko udan Cantacronache taldeak, diktadura betean, Iberiar penintsularen iparraldean erresistentziaren abesti herrikoiak bilduz egin zuen ezkutuko bidaia berreskuratzen du filmak. Mende erdi baino gehiago geroago, film honetako lantaldeak Cantacronacheren urratsak jarraitzen ditu eta geldialdiak egiten ditu Katalunian, Asturiasen, Kantabrian edo Euskadin.

Filmak erresistentzia antifaxistako abestiak berreskuratuko ditu María Arnal & Marcel Baguès, Nacho Vegas, La Ronda de Motilleja, Labregos do tempo dos Sputniks, Faia Díaz Novo, Coro Minero de Turón edo Víctor Herreroren interpretazioekin, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button