ARTEA

“Errefuxiatuak: Herrimina, Memoria eta Erbestea” erakusketa, Zarautzen

Gipuzkoako Foru Aldundiak Errefuxiatuak: Herrimina, Memoria eta Erbestea erakusketa aurkeztu du Zarautzeko Photomuseum aretoan. Bertan, historiako hainbat etapatan errefuxiatuek bizi dituzten baldintza gogorren testigantzak biltzen dira. Erakusketak hiru gune izango ditu: Bidasoa, Exodoa eta Memoria historikoa, eta bertan, Andoni Lubaki, Diego Ibarra, Santi Palacios, Ricardo Garcia Vilanova, Javi Julio, Daniel Castro, Juantxo Egaña, Jesus Elosegui, Philippe Gaussot eta Arkaitz Saizen lan grafikoa jasotzen da.

Bidasoako Errefuxiatuak: “Bidasoa ibaia Europako iparraldera iristeko eta bizimodu hobea izateko milaka etsipen istorioren lekuko da. Igarobide bat da, bizimodu duina izateko eskubidea ukatzen zaien lurretan hasten den bidaian gainditu behar den beste muga bat. Duela urte batzuk, Bidasoa ibaian diktaduratik ihes egin zuten portugaldarren ametsak ito ziren; gaur egun, bere ibilguan, Afrikatik etorkizun hobe baten bila datozenen ametsak hondoratzen dira”.

Exodoa: “Afrikatik, Ekialde Ertainetik, Balkanetatik eta Asiatik Europako herrialdeetara etorritako errefuxiatuen eta migratzaileen fluxu handiak krisi humanitario larria eragin du, eta 2015. urtean izan zuen larritasun handiena. Jatorrizko herrialdeetako indarkeriak, gatazka armatuek, jazarpenek edo pobrezia eta miseria egoerek bultzatzen dituzte errefuxiatuak eta migratzaileak Europara bidaia egitera. Pertsona horiek migrazio kanal formaletara sartzeko aukerarik ez dutenez, mugimenduak bide irregularren bidez egiten dituzte, eta pertsonen trafiko sareen bidez zeharbide luze eta arriskutsuak egin behar izaten dituzte Europara iritsi ahal izateko.”

Memoria historikoa: “Gerrek eta jazarpen politikoak migrazio handiak eragin dituzte gizadiaren historian zehar.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button