
Bego Antón. Sorginak, txakurrak, elfoak eta beste errealitate fantastiko batzuk izeneko erakusketa jarri du abian Kutxa Kultur Arteguneak. Bertan, artistaren lau proiektu biltzen dira arauz kanpoko istorioak, munduak eta jarduerak gaurkotuz.
Artistak bere proiektuan errealitateak (kultura herrikotik jasotako historia eta errealitateak, tradizionalak zein garaikideak) biltzeko duen lilura paregabea da, baina beti ere, lan antropologikotik hurbil eta ikuspegi etnografikotik edo folkloristatik urrun.
Bere obran “bitxitzat, gertaezinezkotzat edo irrealtzat har daitezkeen elementuak agertzen dira askotan, gertaera fantastikoak naturaltasun osoz gerta daitezkeela diruditen errealitateetan barneratzen gaituztenak. Batzuetan, fantastikotasuna elementu miragarriz osatuta egoten da, edo naturaz gaindiko elementuz”.
Oso adierazgarriak dira Haiek Danak Sorginak lana, edo Islandiako folkloreko izaki magikoak biltzen dituen The Earth is Only a Little Dust Under Our Feet (Lurra hauts pixka bat besterik ez da gure oinen azpian). Fantastikotasuna txakurrekiko dantza-lehiaketa, Everybody Loves to ChaChaCha dokumental, The Gallop (Lauhazka) proiektuan agertzen da.
Bego Antónek (Bilbo, 1983) kazetaritza-ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta argazkigintza dokumentalean espezializatu zen Bartzelonan. Haren lanak hainbat argitalpenetan argitaratu dituzte.
Erakusketarekin batera makina bat jarduera antolatu dira, tartean Benjamin Christensenen Häxan (1922) pelikularen proiekzioa.



