MUSIKA

Munleten lan berria martxoan argitaratuko da

Hala, Anita LadyFingers (ahotsa, teklatuak, theremin) eta Ina Herr Professor (programazioak, gitarra eta teklatuak) jatorrizko kideei, beste hiru gehitu zaizkie Cañon lan berria grabatzeko: Sergio Llanos, (gitarra, Eureka Hot 4), Arkaitz Garay (baxua, Los Brebes) eta Oscar Alvarez, (bateria, Los Brebes). Hortaz, Munlet lan berria aitzakiatzat hartuta, boskote bihurtu da.

Boskote gisa burutu den Cañon lana Mungiako Lamiña estudioan, Jose Lastra teknikariaren ardurapean, eta El Cubo taldearen estudioan grabatu da. Diskoa martxoan karrikaratuko du Gaztelupeko Hotsakek CD eta LP formatuetan. Taldeak dionez, "uste dugu azkenean gure soinuari beste dimentsio bat gehitu eta beste buelta bat ematea lortu dugula". Diskoari izenburua ematen dion kantua entzun daiteke Munleten myspace webgunean.

Azkenik, aipatu diskoaren diseinua Pablo Fermin artista donostiarrak egin duela. Bera ari da, gainera, Cañon diskorako klipa egiten.

Argazkia: Saray D. Blades

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button