LITERATURA

“Ernestina de Champourcín” Poesia Lehiaketa 2025

Ernestina de Champourcín Poesia Lehiaketaren 35. edizioa martxan da Araban. Lehiaketa honen helburua literatur sorkuntza sustatzea da, bai eta ahots poetiko berriak edo sendotze bidean daudenak aurkitzea ere, eta aldi berean, 27ko belaunaldiko kide izan zen eta bere bizitzako lehen urteetan Gasteizekin lotura handia izan zuen Ernestina de Champourcín gogorarazi eta goraipatzea.

Lan horiek Euskal Autonomia Erkidegoko edozein hizkuntza ofizialetan idatzita egon daitezke. Horretarako, bi hizkuntza modalitate ezarri dira: euskara eta gaztelania. Lan bakoitza bi modalitate hauetako bakar batean baino ezin da aurkeztu.

Sari bakarra emango da hizkuntza modalitate bakoitzeko: 2.000 eurokoa izango da.

Lanak aurkezteko epea ekainaren 10ean amaituko da.

Informazio gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button