LITERATURA

Ernestina de Champourcin poesia-lehiaketa

Ernestina de Champourcin aurtengo poesia-lehiaketa bidean da. Lehiaketak euskarazko zein gaztelaniazko poesia sorkuntza bultzatu nahi du, bai eta 27ko Belaunaldiko erreferente izan zen Ernestina de Champourcin (1905-1999) idazle gasteiztarrari omenaldia egin ere.

Lehiaketak poesia lan original eta argitaratu gabeak saritzea du helburua. Lan horiek Euskal Autonomia Erkidegoko edozein hizkuntza ofizialetan idatzita egon daitezke.
Partehartzaileek 16 urte izan behar dituzte, eta idazle bakoitzak poema-sorta originala eta argitaragabea aurkeztu ahalko du, gai librearekin eta gutxienez 500 eta gehienez 700 bertsorekin. Euskarazko lanak jatorriz euskaraz sortuak beharko dute izan eta gaztelaniaz aurkezten direnak jatorriz gaztelaniaz idatzitakoak.

Lanak aurkezteko epea uztailaren 10ean amaituko da, eta lan sarituak 2.000 euroko jasoko ditu, euskarazko zein gaztelaniaz.

Betebeharreko guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button