BERTSOTAN

Joxe Agirre, Izarraizko Azeria

Joxe Agirre Oranda hilberri den bertsolari handiari buruzko programa berezia prestatu dute, plazaz plaza bildutako bertsoaldiak ardatz hartuta.

Agirreren bertsoaldi hautatuak eta Izarraizko bertsolariari buruzko iritziak josiz egin du programa Hitzetik Hortzerako lan-taldeak.

Bakarka egindako lanetan eta ofiziotan (Joxe Lizaso, Imanol Lazkano, Amets Arzallus edo Arrate Illarorekin) gozatu ahal izango da bertsozalea.
Jokin Uranga, Imanol Lazkano, Laxaro Azkune, Xabier Euzkitze, Sebastian Lizaso eta Joxean Agirreri iritziak eskatu dizkiete.
Duela urte batzuk Agirrek Manuel Sein Xanpun, Jon Azpillaga eta Joxe Lizasorekin Rezola sagardotegiko mahai-jiran egindako tertuliako pasarteak ere emango dituzte.

Joxe Agirre, Izarraizko azeria programa berezia. Larunbatean, 15:30ean, ETB-1en.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button