MUSIKA

“Cannafest” eta “Revolution 2 Jamrock” jaialdiak, erritmo beroak

Ekainaren lehenengo egunetan reggae, rap, jungle, dub eta antzeko estilo beroen inguruko bi jaialdi interesgarri egingo dira Donostian: ekainaren 1ean Cannafest Intxaurrondoko Letaman Gaztetxean, eta ekainaren 8an, Revolution 2 Jamrock Gazteszenan.

Ganjazz Art Club elkarteak antolatu du Cannafest, eta musika eta kalamu kulturaren arteko topaketa izan nahi du. “22:00etatik  aurrera bossanova, reggae, rap, jungle, Dub… bezalako soinuek busti egingo dute Intxaurrondoko Letaman Gaztetxea, den dena etxeko giro batean”.

Gau bero hori ondoko artistek girotuko dute: Yemamah ( Euskal Herria-Brasil, Bossanova taldea); Kosmik Kaltta (roots, dub, jungle ragga, Hernani Molotoff); Soma Sound Sistem ( Positivity Style disko berriaren aurkezpena, Donostia); eta, azkenik, Rude Kanka Sound (roots, digital, UK Dub, jungle ragga… Donostia).

Bestalde, ekainaren 8an Revolution 2 Jamrock reggae eta hip hop jaialdia egingo da Gazteszenan. Orotara zazpi artista izango dira agertokian: Skarra Mucci abeslari jamaikarra; Erresuma Batuko Brother Culture eta J-Star; Mallorcako Hermano L; Zaragozako Eterno Sound, eta Euskal Herriko zenbait ordezkari: R-systemtzia, Revolutionary Brothers, King Konsul eta Yanu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button