IKUS-ENTZUN

“Uren Ahotsak” Zinema Dokumentalaren Jaialdia

Amassunu Elkarteak, URA-Uraren Euskal Agentziarekin elkarlanean, Uren Ahotsak izeneko Zine Dokumentalaren Nazioarteko jaialdia antolatu du lehenengo aldiz Europan, Bilbon, hain zuzen ere.
Uren Ahotsak izeneko zinema jaialdi honetan, bost kontinenteetako hainbat zinegile eta artistek zuzendutako urari buruzko dokumentalak pantailaratuko dira.

Ura gaiarekin, modu batean edo bestean, lotutako nazioarteko erakundeen partzuergo bat osatzen da eta Uraren Ahotsak Zinemaldia Bangalore Indiako hiria, Karnataka estatuan, egiten da. Zinemaldiak proiekzio gelatik baino haratago doan ur-babesarekin zerikusirik sozializazio eta sentsibilizazio-estrategia garatzen du.



Ekitaldia burutu eta ondorengo asteetan, Indiako osoko ikastetxerik garrantzitsuetan ere aurkezten da. Aurten lehen aldiz Europaraino etorriko da uraren garrantziaz jabetzea helburuz duen zinemaldia hau, eta herrialde askoren partaidetzarekin: Alemania, Honduras, India, Norvegia, Frantzia, Namibia , Kenya, Espainia, Txina, Mexiko, Kolonbia, Pakistan, Venezuela, Kanada, Euskal Herria, Estatu Batuak, Kuba eta Paraguai.

Urriaren 17 eta 18an, inaugurazio ekitaldia eta filmen proiekzioa egingo da Campos Eliseos Antzokian, eta urriaren 19, 20 eta 21ean, El Carmen Aretoan izango dira proiekzioak.

Zer lan ikusiko diren zehazteko hemen begiratu ahal duzue.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button