ESZENA

Zornotza Aretoko antzerki-denboraldi berria

Iragan astean hasi zen Zornotza Aretoko antzerki-denboraldi berria Kixote obrarekin. Hala, maiatzera bitarte, hainbat obra ikusteko parada izango da; bihar bertan, familian ikusteko obra bat izango da: Gorakada Teatroren Aladdin, 18:00etan.

Halaber, urtarrilaren 30ean, Glu Glu konpainiak De cuerpo presente obra taularatuko du: “Bat-bateko heriotza batek ahalegin paregabea eragingo du azkenean espero ez zena izango den oinordetza banatzeko. Eskuzabaltasuna eta kodizia, bihotz-zabaltasuna eta zikoizkeria ageri zaizkigu, beren gordintasun osoan”.

Otsailaren 13an, Dejabú Panpin Laborategiak Arrastoak obra aurkeztuko du, eta martxoaren 6an, EM2 konpainiak Little Gem antzeztuko du. Apirilaren 17an, Lauka taldeak Amodioaren Ziega eramango du Zornotzara, eta 24an, Histrion Teatro konpainiak Juana, la reina que no quiso reinar lana aurkeztuko du.

Azkenik, maiatzaren 8an, Chapitó taldeak Edipo taularatuko du. horrekin batera, maiatzaren 22an, familia osoarentzako antzerki-emanaldia ere izango da: Marcel Gros-ek aurkeztutako Minutos.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button