BERTSOTAN

Kakiturri-Ehari sailkatu da Gasteizko ligan

50 entzule inguru elkartu ziren bertso bazkari batean. Bazkari goxo bat izan ostean, bertsoak entzuten hasi ziren, trikitilari batzuen laguntzaz.
Lehenengo, bertso-sorta batzuk entzun ziren, Trebiñuko Gutxisolo eta Gasteizko Aldapazaleak-en eskutik. Hauek lehiatu ziren eta Aldapazaleak irten ziren irabazle.

Horren ondoren, aipaturiko bertsolari taldeak hasi ziren kantuan. Kakiturri-ren aldetik Asier Otamendi, Rikardo Gonzalez de Durana eta Gaizka Urtaran zeuden eta Muñoko katuen artetik Amaia Lasaga, Ekaitz Samaniego, Uxue Ruiz de Arkaute, Maialen Saez de Ocariz, Iñaki Viñaspre eta Maite Solozabal aritu ziren. Honetan, Kakiturri-ehari irten zen irabazle oso gutxigatik.

Arabako Txapelketa hiru ligetan banatzen da: Zuia-Gorbeialdeko ligan, Aramaioko taldea hurrengo faserako sailkatu da; Gasteizko ligan, Kakiturri-Ehari sailkatu da aipaturiko bertso saioan irabazitako puntuari esker; eta azkenik, ALE ligan azken puntuarengatik borrokatuko dira Oionen martxoaren 27an.

Gasteizko ligako hurrengo saioa, martxoaren 26an da, Muñoko katuak eta Aizkorak zorroztu taldeak lehiatuko dira.

Arabako Bertsozale Elkarteak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button