MUSIKA

“Inpernuko Poza” Trikitixaren Jardunaldiak prest

Urriaren 9an, Tolosako Udalaren laguntzaz, Inpernuko Poza Trikitixaren Jardunaldiak egingo dira Tolosako Kultur Etxean. Aurtengoa hemezortzigarren edizioa izango da.

Aitaturiko jardunaldietan erromeriaz arituko dira, izan ere, “erromeriak izan dira trikitixaren sorburu eta ikasteko toki, erromerietatik abiatuz sortu izan zaizkigu hainbeste trikitilari bikain. Erromeriek gainera funtzio sozial ezinbestekoa bete izan dute eta gizartearekin batera eraldatuz joan dira, egokituz, trikitixak ere hertsiki loturik eraldaketa hori bizitu duelarik. Garai bateko txistu eta danbolinez osaturiko erromerietatik, dultzaina eta atabaletik pasa eta soinu txiki eta panderoa nagusitu diren bitartean, dantza izan da bidea urte guzti horietan, sozializatzeko ezinbestekoak izan diren eremuetan.
Baina, benetan ezagutzen al dugu erromeriek bete zuten funtzioa? Gaur egun funtzio bera al dute? Iraungo al dute erromeriek?”
Horiek bezalako galderak planteatuko zaizkie bertaratuko diren adituei.

Horretarako mintzaldia antolatu da goizean, Sabin Bikandi eta Patxi Laborda AIKO taldeko kideekin. Beraien ibilbide oparoak lagundurik erromeriaren kontzeptua eguneratzeko hausnarketa bikaina eskainiko dute.

Geroago, arratsaldean, mahai ingurua eratuko da Aritz Ibañez dantzari eta kazetari nafarrak gidaturik, Xabier Etxabe, Xabier Itçaina eta Joseba Altube adituekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button