ARTEA

Maider Lopez Istanbuleko Biurtekoan izango da

Maider Lopez artista donostiarra Istanbulen izango da irailaren 14tik 20ra egingo den 13. Biurtekoan. Lopezek Making Ways (2013) eta Ataskoa (2005) obrak erakutsiko ditu bertan. Istanbulgo Biurtekoaren aurtengo edizioak esparru publikoa jorratu nahi du foro politiko gisa.

Euskalkultura.com webguneak jakinarazi digunez, “(Making Ways) lanak hiri turkiarreko Karaköy gunean oinezkoek erabiltzen dituzten ibilbide alternatiboak erakusten eta aztertzen ditu; hiritarrek araudiak gainditzeko eta beren bidea sortzeko duten joerari buruzko hausnarketa eginez”. Proiektu hori Etxepare Institutuaren babesarekin gauzatu du donostiarrak 2013ko urtarriletik irailera bitarte.

“Artistak jendearen joan-etorria grabatu du, haien mugimendu, ibilbide eta portaerak aztertuz. Oztopoz eta kontraesanez betetako hiri-egitura honetan, oinezkoek ezarritako araudiak gainditu eta beren bidea sortzen dutela erakutsiz”. Ikus-entzunezko bi lanek osatzen dute instalazio hori. Horrekin batera, 2005ko irailean Intzan (Nafarroa) burutako Ataskoa obra ere eraman du Istanbulera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button