LITERATURA

“Epizentroa” Nerea Loiola Pikazaren azken lana

Nerea Loiola Pikaza (Deba, 1985) Ingeniaritza Mekanikoan graduatua da, eta Bigarren Hezkuntzako matematikako irakaslea lanbidez. 2018an argitaratu zuen bere lehen liburua haur literaturan, Harri bat poltsikoan; eta 2019an, bigarrena, Azken lanhütarra.

Zazpi ipuinez osatua da Nerea Loiolaren Epizentro narrazio bilduma hau. Gai ugari ukitzen ditu: maitasuna, desioa, sexua, gurasotasuna, zoriontasunaren eraikuntza, nahiak-ardurak-ezinak… Estilo fina eta erakarmen-indar handiko istorioak, beti giza harremanen ardatzaren jiran, xehetasunari eta keinuari adi. Liburuko kontakizunetako batek ematen dio izena: Epizentroa.

Lan berriaz Erein argitaletxeak honakoak haizatu ditu: : “Hasiera berri batek, benetan berria denean, krisia sortzen du. Benetako edozein aldaketak beldurra sortzen du. Beldurrik ez baduzu, ez da benetako aldaketa.
Gure buruan errotzen doazen erabakien eta erabaki horiek benetan gauzatzearen artean dagoen amildegian kokatzen dira sarri ipuin hauetako pertsonaiak. Erabakitakoa adierazi, ekin edo norbere burua aldatzearen borondatearen eta borondate hori gauzatzeak dakarren bertigoaren ataka zailean”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button