BESTELAKOAK

Kike Mora Quartetek irekiko du Jazzaldirako tokiko taldeen hautaketa prozesua

Kike Mora Quartet bandaren kontzertuarekin hasiko da gaur 20:00etan, Ve Club lokalean, Jazzaldirako tokiko taldeen hautaketako kontzertuak. Bihar, halaber, beste emanaldi bat izango da toki eta ordu berdinean Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako Big Bandaren eskutik. Urtarrileko azken kontzertua Jonathan Hurtadok emango du 26an lokal berean.

Hortaz, gaur bertan hasiko da 47. Jazzaldian joko duten bertako taldeak aukeratzeko hautaketa prozesua. Otsailean, berriz, beste hiru kontzertu izango dira: 3an, Javier Lopez Jaso-Marcelo Escrich Quartet FNACen, 4an North Atlantic Jazz Connection Ve Cluben, eta 24an Alcalá Quintet FNACen.

Martxoari dagokionez, zortzi izango dira emanaldiak: 2an, Miguel Salvador Quartet bandak joko du Altxerrin; 5ean, Gabacho Connection-ek Altxerrin ere; 8an, La Prima Janis-ek Ve Cluben; 12an,  De 2 En Blues Band Altxerrin; 17an, Db Triok FNACen;  23an, 2 + 2 = 5 taldeak FNACen; 26an, Lakuntza Brothers Sextetok Altxerrin, eta 30ean, Tana Santana Project-ek Altxerrin. Apirilean kontzertu bakarra izango da: 20an, Ornetillos FNACen. Kontzertu guztiak 20:00ak bueltan hasiko dira.

Bestalde, jaialdian parte hartzeko beste bide bat irekiko dute 2011n diskoa argitaratu zuten taldeei zuzenduta. Hala, antolakuntza batzordeak bost talde hautatuko ditu horiek aurkezten dituzten diskoen kalitatearen eta duten interesaren arabera, eta 47. Heineken Jazzaldiko programazioan sartuko ditu. Informazio guztia Jazzaldiaren webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button