LITERATURA

Blas de Otero sariaren VIII. edizioa abian

Honezkero zabalik dago Blas de Otero-Bilboko Hiria Sariaren VIII. ediziorako lanak aurkezteko epea. Jatorrizko lanak aurkezteko epea ekainaren 1ean amaituko da.
Saria 2008an sortu zuen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Bilboko poetaren legatua kudeatzen duen Blas de Otero Fundazioarekin elkarlanean.

Lehiaketaren helburua literatur sorkuntza sustatzea da Bizkaiko hiriburuko hiritarren artean, baina edozein nazionalitatetako poetek ere parte har dezakete, nonahi bizi direla ere.
Aurkeztu beharreko lanek jatorrizkoak, 700 eta 1.000 bertso tartekoak eta argitaratu gabeak izan behar dute. Gaia, estiloa eta neurria norberaren gogokoak izan daitezke.
5.500 euro banatzen dira modalitate bakoitzean (gaztelaniaz eta euskaraz).

Informazio gehiago: bilbao.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button