MUSIKA

En Tol Sarmiento taldearen kontzertua, Getxon

ETS taldeak, bihar, hilak 19, kontzertua eskainiko du Getxoko Muxikebarri aretoan, Aukera berriak azken lanaren kantak haizatzeko xedez. Emanaldia 19:30ean hasiko da.

Bide berriak jorratzen hasi da taldea bere lan horrekin. Izan ere, nahiz eta zuzenekoak ematen aritu izan diren, sormen prozesuaren krisi baten eraginez, sorkuntza etenaldi bat egin dute urte batzuetan. Izan ere, taldearen profesionaltasuna edota heldutasuna bilatu nahi izan dute disko berriarekin, eta musikaren arloan ere, ETSren ska doinuen freskotasuna eta alaitasuna alboratu gabe, doinu eta melodia serioagoak edota profesionalagoak landu dituzte: reggae, pop-rocka, katalan rumba, edota, sintetizagailuz eta programazioz sortutako kanta elektronikoak ere.

Disko berria grabatzerakoan Pello Reparaz (Zetak) izan zuten ekoizpen lanetan lagun, eta ekoizle profesional batekin lan egiteak, exijentzia  maila handiagoa ere eskatzen duela adierazi zuten. Arabako taldearen bosgarren diskoa zortzi kantuz osatu da. Etxezarretak sortutako hitzek, garden azaltzen dituzte bizitzako aukeren eta norabideen ateak, aukera berriak sorraraziko dizkigutenak.

Lan berriaren informazio gehiagorako, joan Baga Biga diskoetxearen web orrialdera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies