
Urriaren erdialdera, Getxon, XXXII. Antzerki Jardunaldien ateak zabalduko dira hainbat ikuskizunen programazioari esker.
Kale antzerkiari dagokionean lehen saioak, urriaren 11n izango dira, 13:00etan eta Algortako San Nikolas plazan. Hor, Organik taldearen Carneros lana (testurik gabea, adin guztientzat) eta Helena Golab-enPa.Tí.N (testurik gabea, adin guztientzat) lanak ikusteko abagunea egongo da.
Gero, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 20:00etan, Txintxetaren eskutik, Potologuak euskarazko lana eszenaratuko da.
Igandean, 12an, Algortako San Nikolas plazan, 13:00etan, Kiliklonen eskutik, Dj Porru euskarazko lana eskainiko da haurrentzat. Eta arratsaldean, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 18:00etan, Deabru Beltzaken eskutik, Opera Abeslaria lan famatua eskainiko da.
Beste aldetik, Algortako Kultur Etxean, Antzerki Arina izeneko saioa eskainiko da honako lanekin:Prohibido soñar despierto, Autobús a ninguna parte, Interior de dormitorio eta Una penélope cualquiera.
Urriaren 18an eta 19an, Getxoko XXXII. Antzerki Jardunaldiek jarraipena izango dute. Ohi denez, Algortako San Nikolas plazan, kale antzerkia egongo da 13:00etan, Tomaxen Abenturaken eskutik,Mendizaleak lanarekin. Arratsaldean, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 20:00etan, Teatro Mutanteren eskutik, Cabaret Chihuahua lana arrakastatsua eszenaratuko da.
Igandeko saioak honakoak izango dira: 13:00etan, Markeliñeren Zoozoom; 18:00etan, A-Teatralen eskutik Sutondoan; eta Antzerki Arina sailean La Obsesión, Buenas Noches, Madre, Dios, Lo Ínclito De Tu Drama, Tres Tristes Tigras eta Azterketa.