EMAKUMEA

Emakundek eta Eudelek indarkeria matxistaren erreparazioa lantzeko argitaratu gida dute

EUDELek eta Emakundek estatu mailako lehen gida sustatu dute, biziraun duten emakume biktimei eragindako kaltea konpontzeko ekintzak garatzeko udalerrietan. Gida euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesaz egin da eta 1.000 ale banatu dira euskal udaletan.

Tresna horrek oinarrizko jarraibideak eskainiko dizkie udaletako arduradun eta teknikoei, tokiko esku-hartzean erreparazioaren ikuspegia garatzeko. Era berean, euskal udal batzuk azken urteotan abian jartzen ari diren ekimenak jaso ditu, ildo horretan pausoak nola eman daitezkeen erakusteko adibide gisa.

Gida honen asmoa da “lehen urrats gisa baliagarria izatea udalak, mankomunitateak eta kuadrilak beraien ekintzak berrikusten hasteko, hain gai sentikor eta konplexu batean. Izan ere, ikuspegi berri honek hausnarketa berria eskatzen du, bai eta prestakuntza espezifikoa eta praktiken berrikuspena ere”.

Gida EAEko udalen Berdinsarearen baitan gauzatu da. 2006az geroztik, sare hori berdintasunerako tokiko politiken aurrerapausoak gidatzen ari da, EUDELek koordinatuta, Emakunderen laguntzarekin. Duela bost urte baino gehiago hasitako lan prozesu baten emaitza da, udaletako berdintasun arloen eta, bereziki, udalerri txikienen lankidetzarekin. Izan ere, komunitate osoari udalerri horietan erasaten diote gehien herriko emakumeen aurkako indarkeria egoerek.

Informazio guztia Emakundek dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button