EMMusikadas emakumez osatutako taldeentzat ondutako musika zikloa da, eta gaurtik aurrera garatuko da Iruñeko Zentral Aretoan, udako programazioarekin bat eginez.
Ziklo honen helburu nagusia da emakumezkoen talde eta artistak (artista berriak nahiz dagoeneko finkatuta dauden taldeak) ikusaraztea eta ahalduntzea, eta haien dedikazioa eta ekarpena baloratzea.
Aurten, uztailaren 28tik irailaren 2ra bitartean izango da zikloa, eta kontzertuak 21:00etan hasiko dira.
Ziklo musikal horretan parte hartuko duten taldeak honakoak dira: Ginebras (uztailak 28); Maika Makovski (abuztuak 5) duela gutxi MIN Sarietako Rock Diskorik Onenaren Sariaren irabazlea; Idoia (abuztuak 11), Holly Miranda amerikarra (abuztuak 2), eta zikloaren azken saioan, Tremenda Jauria (irailak 2) arituko da, eta bere disko berria aurkeztuko du Directxs al Colapso.