ARTEA

"Fichados", Aintzane Martínez de Luna artistaren erakusketa Ambigun

Nahiz eta erakusketa hilaren 4an hasi zen, gaur izango da inaugurazioa Ambigú-n, artea eta janaria nahasten dituen aretoan, 20:00etatik aurrera.

Aintzane Martínez de Lunak olioz egindako erretratuak margotzen ditu batez ere, baina marrazki digitalak ere sortzen ditu. Hain zuzen ere, oraingoan, margolana, arte digitala eta arte-objektuak nahastu ditu.

1986an EHUko Arte Ederretako Fakultatean lizentziatu zen, eta pintorea eta diseinatzaile grafikoa izaten amaitu du. Erakusketa askotan parte hartu du, hala nola, Bilbon egin zen Behiak izeneko erakusketan. Bertan, Nik behia maite dut lana aurkeztu zuen.

Erakusketak Lunaren azken hiru urteetako lanak erakutsiko ditu, non teknika ezberdinak erabiliz estilo diferenteak aurkezten diren.

Lunak bidalitakoa

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button