LITERATURA

Haurrentzako albumak sortzeko, Etxepare saria

Haurrei zuzenduriko album ilustratuak bidali beharko dira sari horretara, hots, testua eta irudia elkarren osagarri dituzten lanak. Obrak aurkezteko epea maiatzaren 10ean itxiko da.

Lanak euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izango dira, eta bakarka edo idazle eta ilustratzaileek osatutako taldea aurkeztu ahal dira. Egileek nahi beste lan aurkez ditzakete, eta lanak izengoitiaz izenpeturik egongo dira.

Formatua librea da, baina lanak ez dira 20 cm (zabalera) x 21cm (altuera) baino txikiagoak izango, eta gutxienez 15 orrialde bikoitz izango dituzte (babes-orriak, azala eta kontrazala kanpo). Testuek ez dituzte 4.000 karaktere baino gehiago edukiko (zuriuneak barne).

Lanak posta arrunt bidez bidaliz gero, lanarekin batera gutun-azal itxi bat aurkeztuko da, kanpoko aldean lanaren titulua eta egilearen goitizena izango dituena eta barruan egilea edo egileen datuak: izen-abizenak, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa, NANaren edota pasaportearen fotokopia eta egilearen aipamen bio-bibliografikoa. Lanak helbide honetara bidaliko dira: ETXEPARE SARIA, Leitzako Udaletxea, Euskara Zerbitzua, Elbarren 1, 31880ç Leitza (Nafarroa).

Sari bakarra emango da, 5.000 eurokoa, eta saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du

Oinarri guztiak Etxepare Sariak dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button