MUSIKA

Jazzaren erritmoak egun hauetan

365 Jazz Bilbao ekimenaren barruan, Gonzalo Tejada Quartet-ek Bilbon joko du urriaren 18an eta 19an. NH Villa de Bilbao hotelean izango dira Gonzalo Tejadak, Mikel Andueza, Roger Mas eta Yago Fernándezekin batera eskainiko dituen kontzertuak.

Gonzalo Tejada ezaguna da jazzaren munduan duen ibilbide luzeagatik. 1982an Donostiako Jazzaldian lehen saria irabazi zuen Eiderjazz taldearekin eta bost urte geroago berriro Donostiako Jazzaldian  hirugarren saria eskuratu zuen Kursaal taldearekin. 1993 Getxoko Jazzaldian bakarlari onenarentzako saria lortu zuen eta 2010ean bere musika-ibilbideagatik eta jazza zabaltzeko egindako lanagatik BBK saria eskuratu zuen.
Gonzalo Tejada irakaslea da Musikenen (Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegia), jazz kontrabaxua eta instrumentu nagusiaren errepertorio klasikoa dira bere ikasgaiak.

Beste aldetik, Arriaga Antzokiaren Jazz Gelatxoa ekimenaren barruan, gaur, urriaren 17an, osteguna, 20:00etan, Miguel Salvador Project taldeak denboraldiko lehen Arriagako gelatxoa protagonizatuko du.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button