BESTELAKOAK

Bebarruko Jardunak Azkoitiko Matadeixen

Azkoitian Bebarruko Jardunaldien programa garatzen hasiko da asteburu honetan hainbat diziplinatako ekimenekin, guztien artean baina, musika nagusia delarik.

Hala, ostegunean, urriak 18, 19:00etan, Lanberto Perurena Lazkanoren pintura-erakusketaren aurkezpena izango da. Bere margolanak deliranteak direla jakinarazi digute.
Urriaren 19an, ostirala, 22:30ean, Steve Gunn AEBetako kantariaren kontzertua izango da entzungai. Urriaren 21ean, 19:00etan Bapatean Zirko taldeak Tenderete ikuskizuna taularatuko du eta Pajaro1 Pajaro 2 taldeak kontzertua eskainiko du. Urriaren 31n, asteazkena, 22:30ean, Carlton Melton (AEB, Zen Guerrilla ohiak) taldearen kontzertua, eta ostean, Pow Pow Pows talde nafar eratu berriaren kontzertua.

Azaroko lehen zapatuan, 22:30ean, Balerdi Balerdi taldearen kontzertua entzun ahalko da eta ostean Pottoka. Azaroak 6, 21:00etan. Tyvek (AEB) taldeak bere musika haizatuko du eta azaroak 11n, 19:00etan, Maider Yabar antzerkilariak Tacones al Aire ikuskizuna eskainiko du.

Egunez eguneko programa hemen ere kontsulatu ahal duzue.



Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button