MUSIKA

Luis de Pabloren musika gomutaraziz

Musikenek Luis de Pabloren konpositorearen figura eta musika omenduko ditu aste honetan, paregabeko sortzaile eta maisua hobeto ezagutzeko aukera luzatuz.

Azaroaren 23, 24 eta 25ean hainbat hitzordu programatu dituzte horren kariaz. Hala, musika topaketa zenbait, ganbera musika kontzertu bat eta bere figurari buruz musikan adituek egingo duten mahai ingurua izango dira egitarauaren ardatzak. Larunbatean gainera, Musikeneko Orkestra Sinfonikoak kontzertua eskainiko du.

Jarduerak duela bi urte Musikenek DSS2016 kultura hiriburutzaren laguntzarekin hasitako ekimenaren barruan egingo dira. Hartan, zikloa Helmut Lachenmann konpositore alemaniarraren bisitarekin hasi zen eta joan den urtean jarraipena izan zuen Peter Eötvös-en bisitarekin. Oraingoan zikloak Luis de Pablo euskal konpositore paregabea izango du ardatz.

Programa honela antolatu da: ostirala, azaroak 23, Musikeneko Auditoriumean, 20:00etan, Luis de Pabloren Ganbera Musika Kontzertua. Musikeneko ikasleak Iñaki Alberdi (akordeoia), Mikel Andueza (saxofoia) eta Gonzalo Tejada (kontrabaxua) irakasleekin. Larunbatean, Luis de Pabloren inguruko mahai ingurua Ramon Lazkano (musikagilea), Iñaki Alberdi (akordeoi jotzailea) eta Gonzalo Tejada (kontrabaxu jotzailea) musikarien partaidetzarekin. Egun berean,  19:30ean, Musikene Orkestra Sinfonikoaren kontzertua izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button