EMAKUMEA

Emakumeak Zientzian, eman, hartu eskua

Intxaurrondo Kultur Etxean, Emakumeak Zientzian ekimenaren 7. edizioa hasi da.

Emakumeak Zientzianeko hiru ikerlarik —Ana Beloqui (POLYMAT), Marta Pascual (BC3) eta Marina Kalashnikova (BCBL)— agertokia hartu dute beren bizipen profesionalak partekatzeko. Alaia Martin Etxebeste bertsolariak lagundu die, eta haien testigantzak jaso ditu bertsotan. “Zientzia egiten jarraitzea, erreferente izaten jarraitzeko, inor ikusezin senti ez dadin, ezinbestekoa da”, nabarmendu du Alaia Martinek. Halaber, “zientzia eta teknologiaren alorra emakumeen leku bat dela zientifikoki frogatzen jarraitzeko”, deia luzatu die hiru emakumeei. Denak bat etorri dira esatean Emakumeak Zientzian den bezalako proiektuak ezinbestekoak direla “emakume zientzialariak zientziaren eta teknologiaren arlo guztietan ikusgai jartzeko, bai karrera biosanitarioetan, bai ingeniaritzako, matematikako edo fisikakoetan”.

Emakumeak Zientzian 2023 programaren gune nagusia otsailaren 8tik 17rako astean izango da. Hogeita lau euskal erakundek programa zabal bat diseinatu dute, 50 jarduera eta sorpresaz baino gehiagoz osatua. Era askotako ikerketa-eremuak hartzen dituzte, hainbat zentroren elkarketari esker, “zientzia bada nesken kontua” mezua ahalik eta jende gehienarengana irits dadin eta eragina izan dezan. Edizio honetan, Bizkaiko erakundeen parte-hartzeari esker, zabaldu egin da eremu geografikoa; hala, Gipuzkoan eta Bizkaian gauzatuko da programa, hiriburuetan batez ere.

Aurten, gainera, antolatzaileek deialdi berezi bat egin nahi dute “eta pertsona guztiak gonbidatu jardueretan parte hartzera, edozein dela ere haien generoa, jatorria, lanbidea edo adina”.

Jarduera-programa osoa www.emakumeakzientzian.eus webgunean dago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button