IKUS-ENTZUN

"Cooking History" filma Elorrion

Testu liburuetan inoiz aipatzen ez bada ere, sukaldari militarrak erabakigarriak izan dira historian zehar eta soldaduaren urdailean eguneroko premiak asetzeak zerikusi handia izan du garaipen eta porrotetan.
Cooking History film honetan ejertzito baten baino gehiagotan aritutako sukaldarien argazkia ikus dezakegu. Sukaldarien oroitzapenek gertakarien gaineko ikuspuntu berria ematen dute, batzuetan liburuetan jasotakoa eta artxiboetan aurkitutako bertsioekin bat ez datozenak.

Peter Kerekes-ek zuzendu duen dokumental honetako osagaiak: sei gerra, 10 errezeta eta 60.361.024 hildako dira.

Elorrioko Iturri Kultur Etxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button