BESTELAKOAK

Emakumea zuzeneko musikaren industrian

Datorren urriaren 3an, Bilboko Kafe Antzokian, eta 19:00etatik aurrera, Emakumea zuzeneko musikaren industrian izeneko solasaldia antolatu du MUSIK/FEM ekimenak.

Carmen Zapata (MIM elkarteko lehendakaria), Nara Pinto (Mad Cool, Download Festival, Bilbao BBK Live, Azkena Rock Festival, jaialdietako programatzailea), Usua de la Fuente (Niña Coyote eta Chico Tornado, Zuloak) eta Dorleta Martinez de Aramaiona (Hell Dorado aretoa, DJ-a) izango dira bertan parte hartuko duten adituak. Leire Palacios kazetaria izango da solasaldi honetako moderatzailea.

Antolatzaileen arabera, “gaur egungo gizartean emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasunerako bidean pausuak eman badira ere musikaren industrian gutxi aurreratu da. Musika eragileetan, kontratazio agentzietan, kontzertu aretoetan, etab. emakumeek gidatutako zuzendaritza postuak murritzak dira. Azkeneko urtean ugaritu egin dira gai honi buruzko albisteak eta aldaketak eskatzen dituzten ekimenak. Hori dela eta interesgarria iruditzen zaigu solasaldi baten bitartez egunerokoan eragiten digun testuinguru hau ezagutaraztea, aztertzea eta eztabaidatzea. Horretarako emakume sortzaileekin batera musikaren industrian lan egiten dutenei hitza eman nahi diegu”.

MUSIK/FEM Asmatu, komunikazioa eta kultura enpresak sortutako proiektua da. Honi esker musikaren alor ezberdinetan emakumeak duen presentzia aztertu nahi da. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button