EMAKUMEA

“Emakume sortzaileak” zikloa, Nafarroan

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak eta IPES Fundazioak antolatutako Emakume sortzaileak zikloa abian da. Ekimenean, sorkuntza eta ekoizpen artistiko eta intelektualaren esparruan genero-berdintasuna txertatzeko helburuarekin, emakumeek kulturaren munduari egiten dizkioten ekarpenak, eta musika, literatura, arte plastiko eta eszeniko, ikerketa eta irakaskuntzan zeintzuk diren erreferenteak aztertuko dira.

Repensar la cultura: viejos problemas, nuevos desafíos (o viceversa) lelopean abiatu dira jardunaldi horiek, aurten modu presentzialean gainera.

Atzo, Ángeles González-Sinde zinema-zuzendaria Ikus-entzunezkoen sektorea pandemian: krisialditik aukerara? Gaiaren inguruan gogoetan egin zuen.

Beste aldetik, gaur, Edurne Portela saiogilea, eleberrigilea, historialaria, filologoa eta unibertsitatekoirakasle ohia Andrea Caprarulo kazetari eta berdintasun-proiektuen teknikariarekinhitz egingo du Kultura esaten dugu entretenimendua esan nahi dugunean? gaiaren inguruan.

Bihar, azkenik, Marta Sanz nobelagilea, olerkaria, saiogilea, irakaslea eta komunikabideetako kolaboratzaileak Nerea Madariaga kultura-teknikari eta kultura-kudeaketa feministako adituarekin gogoeta egingo du, Krisi-garaian kultura sortzea: estimuluak eta blokeoak  gaia oinarri hartuta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button