ESZENA

Emakume oro da panpina?

Kamikaz Kolektiboak Panpina izeneko lana egingo du ostiralean, hilak 5, Zarautzeko Modelo aretoan, 19:00etan hasita.

Lanaren mezua honakoa da: Erika Rooibos aktore ospetsua da. Gaur bere publiko guztia gonbidatu du antzoki honetara: iritsi da mundu guztiaren aurrean egia esateko momentua. Gaur, lehen aldiz, Erika Rooibosek maitasuna egingo du bere itzalarekin.
Galderak nonahi sortzen dira: noiz bilakatzen da norbera panpina eguneroko bizitzan? Zer pasatzen da panpina baten burutik? Noiz behar dugu begiratu gaitzaten, eta zergatik? Emakume oro da panpina? Besteen begiradak egiten gaitu panpina?

Erika Olaizola aktorearen bulkadaz sorturiko antzezlana da Panpina. Oier Guillan idazlearen kanpo begirada eta Leire Arenas artistaren zentzu espaziala baliatuz, hirurak elkartu eta sortze prozesua abiatu zuten.

Ganbila (Susa) antzerki sailean ere baduzue Panpina (Erika Olaizola / Kamikaz Kolektiboa).  Panpina antzezlana Erika Olaizolaren imajinariotik, bulkadatik, adierazteko beharretik sortutako lan bat da. Panpina antzezlaneko edukiez gain, “batetik Erika Olaizolak berak sormen prozesuari buruz idatzitako gogoetak topatuko ditu, eta, bestetik, han edo hemen bidaide izan dituen lagunek panpina kontzeptua buruan hartuta libururako idatzi dituzten ekarpenak.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button